Amurrioko Judo Klubak dominen uzta aipagarria izan du 2023an eta bi dozena garaikur baino gehiago batu ditu bere palmaresera.
Bere parte hartze arrakastatsuak Euskadiko eta Arabako Txapelketetan izan dira nagusiki.
Esaterako, Euskadiko Txapelketan honako sailkapen hauek izan zituzten:
Senior kategorian:
- Irati Leon 2. postuan.
- Nahikari Martinez de Luko 3. postuan.
- Olaia Barinaga 3. postuan.
- Eneki Zuñiga 3. postuan.
Junior kategorian:
- Edorta Gaydou 3. postuan.
Kadete kategorian:
- Ziortza Gaydou 1. postuan.
Haur kategoria:
- Arhane Mendibil 3. postuan.
- Izaro Neira 3. postuan.
Arabako Txapelketan kirolari seniorrek ere partaidetza oso ona izan zuten:
- Olaia Barinaga 1. postuan.
- Irati Leon 1. postuan.
- Xabier Hernandez 1. postuan.
- Gabino Iñiguez de Heredia 1. postuan.
- Nahikari Martinez de Luko 2. postuan.
- Edorta Gaydoy 2. postuan.
- Eneko Zuñiga 3. postuan.
- Unax Garcia 3. postuan.
- Adam Feddahi 3. postuan.
Horrez gain, klubak bereziki azpimarratu du bere A eta B taldeak lehen bi sailkatuak izan zirela Arabako Taldekako Txapelketan, benjamin eta kimu kategorietan.
Horrez gain, txapelketa entzutetsuetan lehiatu dira amurrioarrak. Anaitasuna Torneoan hurrengo dominekin itzuli ziren etxera:
- Irati Murillo 1. postuan.
- Arhane Mendivil 1. postuan.
- Lara Ibarrola 1. postuan.
- Ziortza Gaydou 1. postuan.
- Adam Feddahi 3. postuan.
Azkenik, aipatu beharra dago herrian bertan antolatzen duten torneoan ere emaitza positiboak izan zituztela:
- Ziortza Gaydou 1. postuan.
- Unax Garcia 2. postuan.
- Lara Ibarrola 3. postuan.