Olentzerok Amurrion egingo dituen ekintzetan parte hartzeko azken tiketak, eskura

Aitor Aspuru Saez 2023ko abe. 15a, 11:30

Olentzero Goikomendin egongo da igandean.

Asteburuan San Roken eta Goikomendin egongo da Olentzero eta Ohitura Elkarteak autobusa antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Olentzerok egitarau zabala izango du Amurrion eta lehenengo bi hitzorduak asteburu honetan izango dira: San Roken larunbatean eta Goikomendin igandean. Bi ekintzetarako azken tiketak eskura daude Turismo Bulegoan, larunbat goizera arte.

Hasteko, larunbatean San Roken egongo da OIentzero 10:30etik aurrera. Ordu erdiro txandak egingo ditu bisitariekin eta tiketa doakoa da.

Bestetik, igandean 10:30ean eta 11:15ean aterako da autobusa Goikomendira,14:00etan eta 14:45ean itzultzeko herrigunera. Kasu horretan, tiket bakoitzak 2 euro balioko du.

Igandean bertan APDEMAko kideek bere egoitzan izango dute Gabonetako pertsonaia, 17:00etan.

Horrez gain, asteartean ikazkinak Menagaraiko eskolan egongo da, hurrengo egunean Amurrioko ikastetxeetan eta arratsaldean Orozkoko Ibarrako eskolan. Hurrengo bi egunetan ere udalerriko hezkuntza zentroetan arituko da.

Abenduaren 23an eskutitzak jasoko dituzte Aurkitu gabeko altxorra antzezlanaren ondoren, frontoian, arratsaldean.

Abenduaren 24an 16:00etan abiatuko du kalejira Olentzerok anbulatoriotik eta, azkenik, nagusien egoitza bisitatuko du hurrengo egunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide