Amurrioko Udalak alokairuko 42 etxebizitzak esleitzeko prozedura abiatu du

Aitor Aspuru Saez 2023ko abe. 18a, 13:41

Sustapen honetan egingo dituzten etxebizitzen irudia. / Amurrioko Udala

Izena emateko epea abenduaren 22an amaituko da.

Federico Barrenengoa kaleko 42 alokairuzko etxebizitzak banatzeko prozedura abiatzeari ekin dio Amurrioko Udalak.

Hori bai, lehenengo urratsa interesdunek eurek egin beharko dute. Horretarako hemen bete behar dute eskabidea, telematikoki egin nahi badute.

Beste bi bide ere badaude:

  • Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Aurrez aurre: 'Zuzenean'-en aurrez hitzordua eskatuta. Ramiro de Maeztu kalea, 10, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Herritarrek, hori bai, lau baldintza bete beharko dituzte esleipenean parte hartzeko:

  • Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan -Etxebide- alokairuko eskatzaile gisa alta emanda egotea, Aiarako eremu funtzionaleko udalerriren batean (Aiara, Amurrio, Arakaldo, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña). Dena dela, genero-indarkeria pairatu duten emakumeek eta mugikortasun urria egiaztatu duten pertsonek ez daukate baldintza hori bete beharrik.
  • Errolda aipatutako udalerrietan izatea. Amurrion erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna etxebizitzak esleitzean. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar esleipen prozesurako.
  • 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 27.125 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.
  • Gehienez elkarbizitza unitatea bost kidek osatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide