Ekitaldi deigarria egin dute Amaurre Ikastetxeko kideek gaur arratsaldean Amurrioko frontoian. Lehen Hezkuntzako ikasleek desfilea egin dute ehundik gora gurasoren aurrean, eta hainbat kanta abestu eta dantzatu dituzte.
Desfileaz gain, beste ekimen bat ere burutu dute hezkuntza zentroko kideek, familiekin elkarlanean: Txano lehiaketa. "Familia bakoitzak gabonetako txano edo diadema bat egin du bere seme-alabarentzat", azaldu dute. Txanoak soinean dantzatu dute haurrek gaur frontoian, eta sariak banatu dituzte gero, bana maila bakoitzeko.
DBH 4. mailako kideak ere bertaratu dira frontoira, eta bertan zozkatu dute ikasbidaia finantzatzeko prestatu duten Gabonetako saskia.