2024/01/18 18:30

Hitzaldia

'Justizia feminista'

'Justizia feminista'
Katekesi aretoa, Amurrio

Amurrioko Katekesian "Justizia feminista" hitzaldia emango da urtarrilaren 18an, arratsaldeko 18:30etan. Herritar guztientzat dago zabalik, edukiera bete arte. Miren Ortubay Fuentes izango da dinamizatzailea, Zuzenbide Penalean doktorea eta María de Maeztu Forum Feministako kide den EHUko irakasle erretiratua. Justizia eredu tradizionalari buruz hausnartzea Aiaraldeko Laiaren jardueren barruan sartzen da, eta Amurrioko Udalak antolatzen du, Amurrioko Emakumeen Sarearen eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hitzaldi honetan, indarkeria matxisten aurrean emakumeei eskaintzen zaien justizia-eredu tradizionalari buruz hausnartu nahi da. Izan ere, askotan, indarkeria matxistaren eraginpean dauden emakumeen beharrei erantzutean baino gehiago erasotzailea zigortzean jartzen da arreta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide