Espainiako Ziklo-kros Txapelketa lehiatuko da asteburuan Amurrioko El Refor kirol-gunean. Ostiralean hasiko da lasterketa maratoia, 16:00etan, Team Relay lasterketarekin.
Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 16:15etara luzatuko dira probak. “Horien artean nabarmentzen dira gizonezkoen 50 eta 60 master probak, emakumezkoen masterra, gizonezkoen 40 eta 30 masterrak, gizonezkoen eta emakumezkoen kadeteak eta gizonezkoen junior mailako probak”, azaldu du Amurrioko Udalak gaur goizean udaletxean bertan eginiko aurkezpenean.
Igande goizean amaituko da txapelketa. Junior emakumezkoak, 23 urtetik beherako gizonezkoak eta Elite mailakoak arituko dira orduan norgehiagokan, eta horren ostean ebatziko da nork jasoko duen txapeldun titulua.
Kuskumendi Klubeko kideek antolatu dute proba, eta pozik azaldu dira ekimenak orain arte izan duen harrerarekin:
🎥 BIDEOA | Espainiako Ziklo-kros Txapelketaren egoitza izango da Amurrio asteburuan
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 10, 2024
Info+ 👉 https://t.co/2b6uZyHyt1 pic.twitter.com/bAvj4pXYTW
Txerra Molinuevo Laña ere pozik azaldu da ekimenarekin, Amurrion egitea “ohore” bat dela nabarmenduta. “Amurrioarrak animatu nahi ditut Amurrio txirrindularitzaren mapa estatalean jartzen duen ekitaldi zirraragarri honetan sartzera”, adierazi du alkateak.