San Anton Armururen Lagunek antolatuta, urteroko azokari heldu zioten atzo Amurrion. Giro eguzkitsuak ehunka lagun elkartu zituen herriko kaleetan eta festaren epizentro izan zen San Anton plazan. Artisau, baserritar eta tokiko-ekoizleen ia ehun postu baino gehiagok jantzi zuten goiza.
Urtero bezala, baserriko produktuen eta txerriaren enkantea izan zen eguneko ekintza nagusia. Ohi bezala, Lander Meaza eta Imanol Arberas San Anton Armururen Lagunak elkarteko kideek gidatu zuten jarduera hori. ASOPARA Arabako Parkinsonaren Elkartera bideratuko dute aurten bildutako dirua.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Chris Gomez