2024/02/03 18:00

Haurrentzako jarduera

'Loti ederra iragazkirik gabe'

'Loti ederra iragazkirik gabe'
Amurrio Antzokia, Amurrio

Prezioa: 6 euro

Iraupena: 59 minutu

Adin gomendatua: 3-12 urte eta familia

Egilea: Galder Perez

Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte

Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Itxaso Quintana

Ekoizpena:  GLU GLU.

Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu ditugu. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dugu: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada.

Izan ere, horretara jokatu nahi izan baitugu, ipuinari buelta eman eta kontatu zigutena buruz behera jarri. Loti ederrak maitagarrien ipuin baten bertsioa da, zer eta haurrek bertsio izateari utz diezaioten, nola egiazkoak eta benetakoak izan daitezen. Maitagarriak izateari uzteko, benetako pertsonak izateko, argazkien filtroen eta sare sozialen mende egoteari utzi behar zaio. Horrela, norberak bere barreneko edertasuna aurkituko du, benetakotasuna eta inguruarekiko errealitatea.

Gure istorioaren protagonistak nerabe talde bat eta haiek imitatzen dituen neskatoa izango dira. Denek sare sozialetan arrakasta lortu nahiko dute, eta nagusiak imitatzen dituen neskatoak ere, bide berdinari heldu eta sareen tranpan eroriko da. Behin edertasunaren sare sozial ilunetan atrapatuta geratuko da gure ume protagonista. Ondorioz, aplikazio baten bidez ipuinen mundura jauzi egingo du. Maitagarri on eta gaiztoen antzerkia da, alegiazko printze eta gazteluen istorioa. Barrenerako bidaia honetan ipuinak alde batera utzi eta benetako errealitatea ikustea lortuko du umeak. Izan ere, politagoak, ederrenak gara inor begira ez daukagunean.

Gure protagonista, Goizeder, eszenatokian Loti Ederra ipuin klasikoko neskatoa izango da. Eszenaz eszena alegiazko ipuin klasikoa eta gaur eguneko momentuak tartekatuko dira. Fabula bera komedia eta parodia izango da. Baina ez dugu ipuineko biderik tradizionalena jarraituko. Hautsiko dugu inposatutako printzea, gaztelua eta printzesak, haiengandik askatuko ditugu gaur eguneko haurrak.

Horretarako, eszenaratze dinamikoa proposatzen dugu. Ohi bezala, musikarekin, abestiekin eta dantzarekin osatuko dugu hari narratibo nagusia. Baina, gainera, eszenatokian pantaila bertikal desberdinekin, gobernatzen eta esklabo bihurtzen gaituzten telefono mugikorren pantailak irudikatuko ditugu. Pantailak ere ispilu izango dira. Ispiluetan elkarri begiratzen eta onartzen ikasi behar dugulako, gutako bakoitza bakarra, desberdina eta paregabea dela ikusi, ikasi eta onartu. Edo bestela ere, ispilu ahurrak izan daitezke gure antzezlanekoak, esperpentoa osatzen duten bezalakoak.

Bada haurrak eta nerabeak edertasun faltsuetatik askatzeko garaia; argazki filtrorik gabe, telefono mugikor eta pantailetatik at, edertasun faltsuetatik kanpo bizi eta sentitzeko garaia dugu, bestela akabo. Izan ere, gaur eguneko pantaila eta edertasun dinamika arriskutsuak frustraziora eta lehiakortasunera eramaten ditu gazteak. Zer eta, isolamendura. Hain hedatuta eta barneratuta dugun edertasunaren lehia maltzurrak benetako laguntasun zintzoetatik aldentzen gaitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide