Asteburuan Amurrio Clubeko gazte kategoriako taldeak 7-1 mendean hartu zuen Lantaron. Jon Nuñezek hiru gol egin zituen, eta Iker Morenok, Peio Marcok, Hodei Ramosek eta Jon Lopezek bana.
Antton Vivanco eta Iker Mansilla dira taldeko entrenatzaileak, biak maila berean, eta pozik daude jokalariekin eta denboraldi hasieran jarritako xedea bete dutelako: "Lehen helburua igoera faserako sailkatzea zen eta hamabi garaipen eta porrot batekin lortu dugu".
Larunbateko partidari dagokionez, etorkizunerako urrats sendoa izan dela uste dute: "Gogo handia genuen fase berria sentsazio onekin eta garaipenarekin hasteko. Gure jokatzeko modua partidaren jabe izatea da, bai baloiarekin, bai baloirik gabe, guk erritmo altua ezartzea 90 minutuetan, eta iritsiera eta gol askoko taldea izatea. Uste dugu hori izan zela partidaren ildoa, eta horren meritu handia izan zuten aulkitik irten ziren jokalariek. Harrotasuna da hain multzo osoa eta hain maila handikoa izatea. Partida honek konfiantza eta gogo handia ematen digu Zaramagaren aurkako hurrengo partida iristeko -irabazi digun talde bakarra-".
Vivancok eta Mansillak aurtengo futbolari asko ezagutzen dituzte iaz kadeteak zirelako eta entrenatu zituztelako, emaitza onekin gainera: "Denboraldi polita egin genuen ohorezko mailako kadete mailan.
Hirugarrenak geratu ginen aurreikuspenak gainditzen. Aho zapore txarrarekin geratu ginen kadeteen euskal ligara igotzeko playoffa jokatzeko saririk gabe geratu ginelako, Euskal Futbol Federazioak hala erabaki zuelako".
Talde nagusirako proiektua
Entrenatzaileen helburua bikoitza da. Epe motzean Ohorezko Mailako Gazte Mailara igotzen saiatzea.
Dena den, epe ertainera eurek nahi dutena da Amurrio Clubeko talde nagusian jokatzea ahalik eta gazte gehienek: "Amurrio klubari gauza asko eman diezaiokeen belaunaldia dela uste dugu, eta ez dago ezer politagorik hemen txikitatik dabiltzan harrobiko jokalariek kluba ordezkatuko dutenik".
Argazkiak: Cris Gomez