Bi atxilotu Amurrioko etxebizitza batean gertatutako lapurretagatik

Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 21:55

Amurrioko emakume batek salatu zuen bere etxean lapurtu zutela. / Aiaraldea.eus

Asteazkenean izan zen lapurreta eta egunean bertan Zuian jarritako kontrol batean topatu zituen Ertzaintzak bi gizonezkoak, ustez eurenak ez ziren zenbait objekturekin.

22 eta 23 urteko bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak asteazkenean Amurrioko etxebizitza batean lapurtzeagatik. Operazioa Zuian hasi zen, non auto bat gelditu zuen poliziak etxebizitzetako lapurreten prebentziozko kontrol batean. Barruan aipatutako bi gizonezkoak zeuden eta ibilgailuan markako poltsa bat eta bitxi batzuk topatu zituzten, baita lapurretak egiteko baliatu daitezkeen zenbait tresna ere.

Objektu horien guztien jatorria argitzeko asmoz, agenteek konfiskatu zituzten eta bi gizonezkoek euren bidearekin jarraitu zuten.

Handik gutxira, emakume batek salaketa jarri zuen bere etxebizitzan lapurtu zutelako. Emakumezkoak markako poltsa eta bitxiak identifikatu zituen.

Hori dela eta, Ertzaintzak operazioa abiatu zuen susmagarriak atxilotzeko, herritarren babeserako, trafikoko eta Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteekin, eta Bilbotik gertu topatu zituzten.

Arrastatu ondoren, epaitegira eraman zituzten, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide