Amurrion guardiako farmazia etengabe egotea eskatu du Elkarrekin Arabak Batzar Nagusietan

Elkarrekin Podemos 2024ko ots. 20a, 14:20
21:00etatik aurrera beste herri batzuetara jo behar dute amurrioarrek botika bila. / Aiaraldea.eus

Batzarkide taldeak salatu du Arabako hirugarren populazio-guneak ez duela guardiako botika egunero zabalik eta 21:00etatik aurrera beste herri batera joan behar dutela herritarrek.

Elkarrekin Arabak mozio bat erregistratu du Batzar Nagusietan, Arabako Ganberak Osasun Sailari eska diezaion Amurrion guardiako botika bat irekitzeko lan egin dezala, herri horri eta mugakideei zerbitzua emateko. Adierazi dutenez, "ulertezina" da hirugarren udalerririk populatuenak bere guardiako farmazia propioa ez izatea.

Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioak azaldu duenez, udalerri horrek ez du egunero guardiako farmazia bat. Gauzak hala, herritarrek 21:00etatik aurrera Urduñara edo Artziniegara joan behar dute, Amurriotik 6 kilometrora; edo Laudiora edo Arespalditzara, 15 kilometrora daudenak, larrialdietan botikak erosteko.

"Ulertezina da gure lurralde historikoan biztanle gehien dituen hirugarren herriak etengabe guardiako farmaziarik ez izatea eta hainbeste jende behartzea larrialdien kasuan lekualdatu behar izatera edo, ezin badute, hurrengo egunera arte itxarotera. Batzar Nagusietatik eskatzen diogu Osasun Sailari lan egin dezala Amurrion guardiako farmazia bat martxan jartzeko ", aldarrikatu du Elkarrekin Arabako bozeramaile David Rodríguezek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide