Zer iritzi duzu azken asteetako lehen sektoreko mobilizazioen inguruan? Bat egiten duzu?
Mobilizatzea beti dago ondo, tira. Baina badaude ondo ikusten ez ditudan gauzak. Azken asteetako mobilizazioak urrutitik jarraitu ditut. Ni ekoizle txikia naiz, eta baserritar txikiok soberan gaude horien aldarrikapenetan.
Nolakoa da eskualdeko baserritarren egoera gaur-gaurkoz?
Nahiko txarra, egia esan. Konpondu beharreko lehenengo gauza gugan dago, guk geuk ez dugu gure burua baloratzen eta.
Gazteak behar ditugu lehen sektorean lanean, baina egoera oso zaila da. Esango nuke ia ezinezkoa dela ustiategi bat zerotik hastea, burkorazia asko dago tartean eta lursailak oso-oso garestiak dira. Nik zortea izan nuen etxean banituelako lantzeko lurrak, baina mundu guztia ez dago egoera berdinean.
Gehiago erreparatu beharko liokete baserritar txikiari, baina trabak besterik ez ditugu inguruan. Badirdui administraziotik nekazarizta eredu industrializatua bultzatu nahi dutela, eta hori ez da bidea. Txikia defendatu eta salmenta-zuenaren aldeko apustua egin behar dugu.Nik bi merkatutan saltzen ditutu nire produktuak; Amurrion eta Gasteizen. Gainerakoa baserrian saltzen dut.