Fernando Muñoz amurrioarraren lana, Oviedoko Pastel Pintura Biurtekoaren VII. edizioko finalista

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko ots. 29a, 12:00

Gaztela Leongo paisaiek inspiratu dute Fernando Muñozen lana. / Aiaraldea.eus

Fernando Muñoz amurrioarraren Paisaje leonés obra Oviedon egindako Pastel Pintura Biurtekoko finalista izan da. Nazioarteko beste 117 artisten artean aukeratu dute Muñozen lana.

Otsailaren 15ean ireki zituen ateak Oviedoko Pastel Pintura Biurtekoaren VII. edizioak. Nazioarteko 117 artisten lanak bildu ditu pintura lehiaketak, guztiak pastel teknikarekin eginak. Fernando Muñoz amurrioarrak aipamen berezia lortu du biurtekoan, eta bere izena finalisten zerrendan agertu da.

Paisaje leonés obra aurkeztu zuen Muñozek Oviedoko Biurtekoko lehiara. Izan ere, lotura estua du margolari amurrioarrak Gaztelako eskualde horrekin. Muñozen lana, gainerako obrekin batera, Oviedoko Calatrava Erakusketa eta Kongresu Jauregian egongo da ikusgai larunbatera arte (martxoak 2).

Ibilbide artistiko oparoa

Fernando Muñozek Amurrioko Fernando Aranoa arte eskolan ekin zion margolaritza trebakuntza jasotzeari, 1987. urtean. Lehenengo urte horietan Jose Luis Alvarez Velez de Vitoria, Izaskun Ibarretxe, Eva Isasi eta Montse Gonzalez izan zituen irakasle.

Denborarekin pastel-margolaritzan espezializatu zen; Gasteizen egindako ikastaroan aurrena, eta, gerora, Leonen jaso zuen formakuntzari esker. Leonen Jose del Riego margolaria izan zuen irakasle; gaur egun Oviedoko biurtekoa antolatzen duen ASPAS elkarteko lehendakaria, hain zuzen ere.

Hainbat izan dira azken urteetan Fernando Muñozek antolatutako erakusketak; Amurrion, Urduñan, Orozkon edota Gasteizen. 2022. urtean XXXVI. Amurrio Hiribildua pintura lehiaketako tokiko saria irabazi zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide