Urtarrilean ospatutako Gaztetxearen 10. urteurren jaialdiaren ostean, kontzertu sorta berria antolatu du Amurrioko Gazte Asanbladak. Apirilean 12an Su Ta Gar talde eibartar ezaguna igoko da San Jose auzoko oholtzara. 21:15ean irekiko dituzte ateak eta ordubete beranduago hasiko da emanaldia, 22:15ean. Kontzertuaren ostean Pineapple Sweets DJek giroa berotzen jarraituko dute.
Honezkero salgai daude Su Ta Gar ikusteko sarrerak, 12 euroren truke. Txartelak Amurrioko Biderdi eta Txokogorri tabernetan eskuratu daitezke. Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, ehun sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko.