Sua piztu da Amurrioko San Jose auzoko etxebizitza batean. 12:00ak aldera jazo da ezbeharra auzoko baserri batean. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira ingurura sugarrak itzali eta auzokideak artatzeko. Baserriko teilatua erori da suteak aurrera egin ahala.
Ospitalera eraman dituzte etxebizitza horretan bizi ziren aita eta semea, kea arnasteagaitik. Hala jakinarazi dio Ertzaintzaren prentsa bulegoak Aiaraldea Komunikabideari.
Informazioa jazo ahala albistea eguneratuz joango gara.