Emakume bat hil da gaur 14:45ean Amurrioko geraleku batean, tren batek harrapatu ondoren. Zenbait hedabidek zehaztu dute herritarrak 40 urte zituela.
Renfeko zerbitzua erabat etenda egon da 17:50ak arte, baina bitartean ADIFek autobusak jarri ditu Laudio eta Urduña arteko ibilbidea egiteko.
Ezbeharraren arrazoiak ez dira oraindik argitu, baina Ertzaintza hipotesi guztietan lan egiten ari da. Izan ere, poliziaren prentsa kabineteak honakoa adierazi du: "harrapaketaren tokia ez da egokia trenbidea igarotzeko, ez da geralekuan bertan izan".
Gogoratu beharra dago Aiaraldean azken zortzi urteetan bi herritar zendu direla trenek istripuz harrapatuta eta epaitegian daudela bi kasuak.