Ohiko eskema errepikatu dute aurten Amurrion San Prudentzio bezpera ospatzeko. Ehunka lagun batu dira San Anton plazan, eta bertan gozatu ahal izan dute jaiaren bi osagai nagusiez: danborrada eta barraskilo jana.
400 barraskilo errazio inguru prestatu dituzte, eta ilara luzea sortu da kazolak eskuratzeko. Hala azaldu dio Imanol Arberasek Aiaraldea Komunikabideari:
🥁🐌 Ohiko osagaiak baliatu dituzte Amurrion San Prudentzio bezpera ospatzeko: danborrada eta barraskilo dastatzea. 400 kazola inguru prestatu dituzte guztira, Imanol Arberasek azaldu digunez.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 27, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/47IXhngnFv pic.twitter.com/eA30ESX9MT