Eguraldi euritsua egon arren, ehunka lagun bertaratu ziren atzo Amurrioko San Jose auzora, bertako jai giroaz gozatzeko. Dozenaka pertsona bildu ziren Gaztetxeko karpa azpian, Zinkha eta Izatefaltasua taldeen kontzertuez gozatzeko.
Emanaldi berezia izan zen Zinkharena, talde aiaraldearraren lehen kontzertua izan baitzen atzokoa. Gauzak hala, lagun eta senide ugari bildu ziren estreinako emanaldiaz gozatzera. Abesti propioz osatutako emanaldia eskaini zuten aiaraldearrek, ordubete ingurukoa.
🤟 Zinkha eta Izatefaltsua tdel aiaraldearrek Amurrioko Gaztetxea San Joseko jaietako gau euritsuan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 1, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/a9ozkqQspy
Zinkharen lehen kontzertua izan zen atzokoa, eta taldekideak pozik daude izandako harrerarekin 👇👇 pic.twitter.com/SG8yVXfhAM
Izatefaltsua talde beteranoko kideek, aldiz, hardcore eta metal doinuak jorratu zituzten. Kontzertu indartsua eskaini zuten amurrioarrek, nahiz eta baxujole gabe aritu.
Bukatzeko, DJ Arriaga orozkoarra igo zen oholtza gainera, gaua luzatzeko prest.