Negoziazio mahaia osatzea adostu eta gero, Amurrioko Udal langileek bertan behera utzi dituzte mobilizazioak

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 3a, 13:40

Apirilean egindako mobilizazio baten irudia.

LAB, ELA eta ESAN sindikatuek oharra zabaldu dute adierazteko Amurrioko Udal Gobernu Taldeak adostu duela negoziazio mahaia osatzea lanpostuen balorazioa lantzeko, besteak beste.

Apirilaren erdialdean abiatutako protestak amaitu dituzte Amurrioko Udaleko enpresa batzordeko sindikatuek, Udal Gobernu Taldeak negoziazio mahaia osatzea onartu du eta.

LAB, ELA eta ESAN sindikatuek, hortaz, ostiralero egiten zituzten kontzentrazioak bertan behera utzi dituzte. Elkarretaratzeen helburua bazen udal hitzarmenari lotutako negoziazioak hastea, baina langileen ordezkariek zabaldu zutenez, "alkateak uko egin zion komitearekin biltzeari eta negoziatzeari”.

Horrez gain, enpresa batzordeak salatu du Udal Gobernu Taldearen asmoa zela beharginen ordezkarien parte hartzea mugatzea: "Hasiera batean, Gobernu Taldeak Komiteko zenbait kidek negoziazioetan parte hartzeko eskubidea murrizteko ahaleginak egin arren, kide guztien partehartzea onartu du azkenean, legeak ezartzen duen bezala. Eskubide ukaezin bat zen".

Sindikatuek adierazi dute elkarrizketa eraikitzailea sortzeko prestutasuna dutela eta espero dutela beste aldeak jarrera bera izatea. Landuko dituzten gaien harira, LAB,ek, ELAk, eta ESANek mahai gainean jarriko dute belaunaldi-erreleborako Giza Baliabideen Plan Estrategikoa eta lan-baldintzak hobetzeko lanpostuen balorazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide