Lehen mailako futbola ikusteko aukera egongo da Basarteko futbol zelaian ekainaren 1ean, 12:00etan. Hain zuzen, Athletic Clubeko eta Eibarreko jokalariak han arituko dira, nor baino nor.
Klub bizkaitarrak eta gipuzkoarrak asteburu horretako txapelketa ofizialeko etenaldia erabiliko dute lagunarteko partida jokatzeko.
Amurrio Clubaren 75. urteurrenaren ospakizunaren barruan izango da norgehiagoka. Berez, amurrioarrek eskatu zioten mesedea Athletic Clubari.
Hasieran, Athletic Clubaren eta Alaves taldeen artean izan behar zen euskal derbia, baina Gasteizko taldeak bigarren mailan jokatzen du eta denboraldia amaituta izango du ekainerako.