Urtero bezala, jende andana erakarri zuen Izan Amurriok antolatutako 'Amurrio Pasarela' moda desfileak. Dozenaka herritarrek desfilatu zuten San Anton plazan, herriko dendetako jantzi eta zapatak erakusteko. Sabin Guaresti musikariak, bere aldetik, hainbat abesti ezagunen bertsioak jo zituen ekimena girotzeko.
Argazkiak: Izan Amurrio