Eskuz banakako Serie B txapelketaren finala jokatuko du Iker Larrazabalek. Atzo lortu zuen azken partida horretarako txartela, Amurrioko frontoian jokatutako norgehiagokan. Bizilagun andana bertaratu zen pilotari amurrioarra animatzera, eta emaitza oparoa lortu zuen honek, 22-8 gailenduta Iker Salaberriari.
Maiatzaren 25ean jokatuko da finala Iruñeako Labrit pilotalekuan. Larrazabalek Asier Agirreren aurka neurtuko ditu indarrak bertan, txapela eskuratzea helburu.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez