Izan Amurrio, Udala eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila elkarlanean aritu dira Berrikusi egitasmoan. Proiektu horren xedea da tokiko ekonomia suspertzea, hiriko merkataritza-, ostalaritza-, turismo-, kultura-, kirol- eta aisialdi-jarduerak ardatz izanda.
Horretarako tresna nagusia, kanpainez gain, Amurrio Berrikusi aplikazioa da. Bitarteko horrekin, tokiko zerbitzuak egokitu nahi dituzte, kontsumoak izan duen azken urteetako eraldaketa erradikalera. Aplikazioaren bidez, saltokiek erosketa-esperientzia baliotsuak eskaintzea espero dute, produktuen eskuragarritasunetik harago doazenak, kontsumitzaileen egungo beharrizan eta kezkekin sakonki konektatuta.
Horrez gain, Amurrioko ehun ekonomikoa eguneratzeko lanean ari dira eta jadanik 20 merkatarik parte hartzen dute helburu hori duen programan.
Berrikusi plataforma digitala aurkeztu dute Amurrion, tokiko negozioen jarduera suspertzeko.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 23, 2024
Informazio guztia hemen:https://t.co/gbKkdpx7zV pic.twitter.com/LqNjLgEfa4