Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi du asteburuan 25 urteko gizonezko bat arrastatu zuela AP-68 autopistako atseden eremuan, Bilboko noranzkoan.
Erakunde armatuko patruila batek auto gidariarengana jo zuen horrek bat-batean eta modu arriskutsuan abiadura moteldu eta Amurrioko atseden eremuan sartu eta gero.
Poliziak adierazi duenez, agenteek haxis usain oso bizia nabaritu zuten ibilgailuan eta miatzeari ekin zioten. Horren ondorioz, sei pakete topatu zituzten, 252 kilo haxis guztira.
Gauzak horrela, gidaria atxilotu eta Amurrioko epaitegira eraman zuten. Litekeena da osasun publikoaren kontrako delituak leporatzea herritarrari.
Antza, akusatua Bilbon erroldatuta dago, baina Espainiako Estatuko hegoaldetik etorrita igaro zen Amurriotik. Guardia Zibilak uste du Amurrion bertan haxisa utziko zuela.