Aresketa Ikastola: Pedagogia sistemikoa eta Haur Hezkuntzako eredua

Erredakzioa 2024ko eka. 3a, 16:00

Angela Malpica Olverak eta Iñaki Aranak bisitatu zuten Amurrioko eskola. / Aresketa Ikastola

"Ikastoletan ematen den etengabeko prestakuntzaren aldeko apustuaren" baitan, Aresketa Ikastolako zenbait irakaslek pedagogia sistemikoa deituriko pedagogiako adarra ezagutzera eta horretan sakontzera jo dute Bergarako pedagogia sistemikoaren taldera.

Aresketa Ikastola pedagogia sistemikoaren filosofia bere gain hartzen hasi zen duela zenbait ikasturte. Horri lotuta, Bergarako Pedagogia taldeko eta CUDEZ erakunde mexikarreko kideen bisita jaso dute Amurrioko hezkuntza zentroan. 

Bertan egon dira Angela Malpica Olverari mexikarra (CUDECeko zuzendari orokorra) eta Iñaki Arana (Bergarako Pedagogia taldekidea). CUDEC unibertsitateak 7.000 ikasle inguru ditu eta aintzindaria da pedagogia sistemikoan, Bert Hellinger irakasle alemaniarraren filosofia garatuz.

Iñaki Aranak, bere aldetik, 2013an sortu zuen Bergarako pedagogia sistemikoaren taldea eta eredu horren praktikan sakontzen saiatu da orduz geroztik. Horretarako, Psikologia ikasi zuen eta CUDECen begirada sistemikoan aditua da.

Ikaslearen pertenentzia sentimendua, bere loturak ikasle eta senideekin eta familia bera dira Bert Hellingerrek garatutako pedagogia mota horren oinarriak. Pedagogia sistemikoak hiru aldagai horien artean sortzen diren "leialtasun ikusezinei eta komunitateko kideen arteko harremanei" erreparatzen die, barruan sortzen diren gatazkak konpontzeko "modu sendagarrian". Halaber, irizpide horiek baliatzen dituzte ikasle bakoitza familia baten ordezkari gisa hartzeko, norberaren testuingurua aintzat hartuta eta errespetatuta.

Hemen ikusi daiteke ekimenari eta Aresketan eginiko bisitari buruzko informazio gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide