2014. urteko benjamin kategoriako ehunka mutil elkartuko dira Reforren igandean lagunarteko txapelketa jokatzeko. Guztira, hamasei talde arituko dira eta horietako bi amurrioarrak izango dira, Etorkizunakoak, alegia.
Gainerakoak bizkaitarrak izango dira gehienbat: Sociedad Deportiva Indautxu, Barakaldo, Romo, Santutxu Fubtol Club... Baina ez dira faltako ezta arabarrak (Ariznabarra edota Aurrera de Vitoria) eta gipuzkoarrak (Athletic Club Gipuzkoa Eskola).
Topaketa egun osokoa izango da. 10:00etan jokatuko dituzte lehenengo partidak eta, ligaxka fasearen ondoren, 15:30ean hasiko dituzte kanporaketa partidak. 19:15ean izango da finala.