21 urte bete ditu Guk eskulturak. Bi hamarkada hauetan zehar, Amurrioko ikur esanguratsuenetako bat bilakatu da herriko parkean dagoen metalezko pieza erraldoia. Horregatik, hainbat jarduera antolatu ditu Udalak sorkuntza lan hori eta bere egilea (Angel Camino) omentzeko.
2022. urtean hil zen Camino. Gauzak hala, eskultorearen senideak izan dira gaur aitortza jaso dutenak. Aurreskua eskaini diete, eta Udal Musika Eskolako ikasleek jo dute jarraian. Hain zuzen, eskulturaren omenez eginiko izen bereko kanta interpretatu dute, pianoa, txirula eta bibolina baliatuta. Pablo Isasik ere hartu du hitza ekitaldian. Alkate ohiak Caminorekin bizitako pasadizoak izan ditu hizpide.
Ekitaldia amaitzean, bisita gidatua egin dute eskulturaren inguruan atondutako argazki erakusketan barrena. Mario Paniego artista amurrioarrak ateratako irudiekin osatu dute. Bihar, aldiz, Caminoren omenezko gala egingo dute, 17:00etan Amurrio Antzokian.
Marta C. Dehesa sortzaile amurrioarrak eman ditu ekimenaren gaineko azalpenak:
📸🎥 ARGAZKIAK ETA BIDEOA | 21 urte bete ditu Guk eskulturak, eta bere egile Angel Camino omendu dute gaur metalezko pieza erraldoiaren itzalpean.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 1, 2024
Ikusi argakiak eta bideoa hemen:https://t.co/5M3d91ViF5 pic.twitter.com/gjSdlKL9ek