Reforreko kirol zelaiek 2014. urteko hainbat benjamin futbol jokalari hartu zituzten atzo, egun osoko lagunarteko txapelketa lehiatzeko, Etorkizuna klubak antolatuta.
Athletic Club Eskola talde gipuzkoarra izan zen irabazlea, finalean Romo menperatuta. Hirugarrenak Galdakaoko kirolariak izan ziren eta Academia Colibri laugarren geratu zen. Guztira, hamasei talde aritu ziren.
Norbanakoei begira, Ibaia Almanchel izan zen tokiko jokalari onena, Oihan Gonzalez Galdakaoko atezaina izendatu zuten txapelketako onena eta Ayun Martin de Torre Romoko jokalaria, aldiz, torneoko onena.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez