Ohiko eskema izango du Baranbioko Ahuntz Egunak. Ostiralean nekazaritzari buruzko solasaldia eskaini dute, baina bihar (igandea) izango da egun nagusia. Goizetik arratsaldera luzatuko da giroa Garrastatxuko baselizaren inguruetan, hainbat jarduerarekin: mendi martxa, ahuntzen lehiaketa eta azoka, emakume harrijasotzaileen txapelketa, herri bazkaria edota erromeria.
Honako hau izango da egitarau osoa:
7:30 // Mendi martxa
8:15 // Ahuntzen XV. Lehiaketa.
8:15 // Ahuntz azienden feria (arraza guztiak).
9:30 // Mendi martxa
12:30 // Ahuntz eme txapelketa
13:00 // Aker txapelketa
13:30 // Bolilla
13:30 // Akerren pisatzea
14:00 // Ahuntzen XV. Lehiaketaren sari-banaketa
14:45 // Herri bazkaria (Tiketak jada ez daude salgai)
17:00 // Erromeria