Amurrioko kale garbiketako langileek elkarretaratzeak egiteari ekin diote, soldata izoztuta dutelako

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 14a, 11:46

Protestak abiatu dituzte jadanik langileek. / UKBerri

Langileek salatu dute enpresak esan diela ez dagoela aukerarik soldata igotzeko, ez aurten ezta hurrengo lau urteetan ere, Udalak ez duelako jaso hori egiteko klausularik.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Amurrioko kale garbiketa egiten duten beharginek elkarretaratzeak egiteari ekin diote astelehenero eta ostiralero udaletxearen aurrean, 10:00etan. Mobilizazioen arrazoia da lan hitzarmen berria negoziatzeari ekin diotenean enpresak esan diela ez dagoela inolako tarterik soldata igotzeko, ez aurten, ez hurrengo lau urteetan.

Enpresak adierazi die langileei Amurrioko Udalak sinatutako kontratuan ez dela jasotzen inolako klausularik hori egiteko, tokiko erakundeak ez baitu soldaten eguneraketarik edo igoerarik jaso baldintzetan.

Ondorioz, Pre-Zero azpikontratatutako enpresak aurreratu die beharginei ez duela inondik inora bere gain hartuko soldata igoerarik, eta erantsi du zerbitzua defizitarioa dela.

Gauzak horrela, Pre-Zeroko langileek azaldu dute eurak ez direla "enpresaren eta Amurrioko Udalaren kudeaketa txarraren" erantzuleak eta ez daudela prest lau urtez soldata izoztuta izateko. Horregatik, hain zuzen, eskatu diete herritarrei babesa emateko euren borrokan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide