🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Reforreko enpresen hazitegia erabiltzeko eskaera epea zabaldu du Amurrio Bideanek. Oharrean azaldu dutenez, "une honetan 10 eta 32 metro koadro arteko moduluak daude libre".
Espazioa Amurrio Bideanek kudeatzen du eta, eraikinaz gain, laguntza zein aholkularitza eskaintzen dituzte ekimen berriak abian jartzeko, baita tailerrak eta prestakuntza ekintzak ere. Azpimarratu dutenez, hobari gehigarriak aplikatuko zaizkie enplegua sortu eta jarduera berritzen duten proiektuei, baldin eta bulegoa 25 metro koadrotik gorakoa bada: "Bi hobarien batura hasierako prezioaren %50era iritsi daiteke".
Argitu dutenez, lokalak zerbitzu-sektorean (bulegoak) lan egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira. Interesdunek 945 891 727 telefonora deituta edota administracion@amurriobidean.org helbidera idatzita eskuratu ahalko dute informazio gehiago.