🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Ekaineko lehen asteburuan lehiatu zen Barakaldon eskola kiroleko Euskadiko Txapelketa eta Amurrio Txirrindularitza Elkarteak bi kirolari kokatu zituen podiumean, ginkana diziplinan.
Hain zuzen, Unax Comeron izan zen irabazlea eta Aimar Trueba, aldiz, hirugarren sailkatua.
Txirrindularitza klubak oso modu positiboan baloratu du denboraldi honetan egindako lana eta horren isla da, bere aburuz, lau txirrindulari hautatu dituztela Euskadiko Selekzioarekin parte hartzeko; bi mendiko bizikleta modalitatean (Larraitz Bernaola eta Peru Zaballa) eta beste bi errepideko modalitatean (Aimar Trueba eta Ander Colmenero).
Lehiaketa uztailean jokatuko dute eta, momentuz, Bernaolak eta Truebak Espainiako txapelketan parte hartuko dutela baieztatu dute. Beste bi txirrindulariak erreserban daude.