Amurrioko gastronomia izango da 'Todo el mundo a la mesa' saioaren protagonista

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 20a, 14:30

Loli Garciak Amurrioko parkean grabatu zuen bere zatia Javi Sierrarekin. / Aiaraldea.eus

Gaur emitituko dute saioa ETB2n eta Amurrioko sukaldaritzarekin harreman estua duten hainbat lagun agertuko dira emanaldian.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Todo el mundo a la mesa telebista saioak Euskal Herriko udalerriak bisitatzen ditu bere paisaiak, herritarrak eta, bereziki, gastronomia ezagutzeko. Amurrion zentratuko da gaurko emanaldia.

Javi Sierra eta Aitana Avila aurkezleak herrian ibili ziren maiatzaren amaieran grabaketak egiten eta gaur erakutsiko dute emaitza.

22:30ean hasiko den atalak Aiaraldeko herri horretako lagun, errezeta eta produktu anitzei egingo die tartea. Adibidez, Loli Garciak Javi Sierra aurkezlearekin prestatuko du plater bat. Garcia ezaguna da eskualdean herri bazkari jendetsuak antolatzeko trebezia duelako eta maiz erakusten duelako.

Bera ez ezik, ikus-entzunezkoan agertuko dira baita ere Albizabal gilden arduraduna, Burutxaga hestebeteena, Baraño bermutaren sortzaileak, Dastaketa gozotegiko jabeak edota Joseba Ibarrola ekoizlea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide