Ezagutzen gaituzu, ezagun zaitugu. 14 urte daramatzagu Aiaraldearen berri ematen. Zure ahotsa eta belarria izaten.
Behar izan gaituzunean hor egon gara, eta badakizu.
Euskara eramanez zure begi, belarri eta eskuetara.
Orain guk behar zaitugu. Ito nahi gaituzte, eta zure babesa eta elkartasuna behar ditugu.
Oso garrantzitsua da guretzako. Oso garrantzitsua da euskararentzako ere.
Amurrioko Udalaren euskararekiko politika aldatu behar dugu, asko dago jokoan, Amurrion, eta gainontzeko herrietan ere.
Ostiral honetan Amurrioko plaza bete behar dugu, euskaraz eta elkartasunez bete, eta argi aldarrikatu euskarak denok behar gaituela, eta Amurriok eta Aiaraldeak, euskarazko komunikabideak behar dituela.
Ez dizugu inoiz ezer eskatu. Gaur bai, etorri ostiralean Amurriora, eta ekarri zure lagunak, senideak eta arerioak ere.
Euskaraz lan egiten jarraitu nahi dugu, eta horretarako behar zaitugu.
Euskaraz bizi nahi dugulako etorri Amurriora!