Oholtza gainera igo zen Deriba taldea larunbatean Amurrion, San Juan jaien testuinguruan antolatutako kontzertuan. Urduña eta Amurrioko lau gaztek osatutako musika proiektua da Deriba. Rocka jorratzen dute, euskara zein gaztelerazko letrekin. Talde hasiberria da berez, maiatzean aurkeztu baitzuten, baina taldekideek badute eskarmentua beste egitasmo batzuetan.
Deribako kideak pozik azaldu dira larunbateko emanaldiak izandako harrerarekin, eta aurreratu dute laster grabatuko dutela euren lehen EPa, eta kontzertu gehiago ematea ere aurreikusten dutela.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez