Amurrioko Trial Klasikoaren IV. edizioa egingo dute asteburu honetan. Gaur arratsaldean egin dute motorren egiaztatzea Juan Urrutia plazan, eta larunbat eta igandean egingo dituzte lasterketak, San Roke auzoko aldapetan eta inguruko mendietan barrena.
Bihar 10:00etan abiatuko dira motorzaleak, eta arratsaldeko laurak arte izango dute 12 kilometroko ibilbidea hainbat aldiz osatzeko tartea. Igandean, aldiz, 10 kilometroko bidean barrena arituko dira parte hartzaileak bueltaka, eta 5 ordutan osatu beharko dute proba gehien jota.
Amurrioko Triala Espainiako Koparen bosgarren eta azkenaurreko proba izango da. Antotzaileek nabarmendu dute ibilbideen zailtasuna ertaina izango dela, eta maila guztietako gidariek egiteko modukoa izango dela.
Motor Club Aialako kideek eman dute asteburuko planaren berri, eurak baitira probaren antolatzaileak:
🏍️ Amurrioko Trial Klasikoaren IV. edizioa egingo dute asteburu honetan. Gaur arratsaldean egin dute motorren egiaztatzea Juan Urrutia plazan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 28, 2024
📸 Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/8oz8eWlwkX pic.twitter.com/qMumkFwcyy
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez eta Txabi Alvarado Bañares