Ostiraletik igandera luzatu dira Delikako jaiak. Ostiral gauean jaurti zuten txupinazoa, eta tortilla txapelketa eta DJ Juanmaren emanaldia egon ziren jarraian.
Larunbatean txahala dastatzea, haurrentzako jolasak, herri kirolak, bigantxak, berbena eta txokolatada egon ziren herrian. Igandean, aldiz, meza, pintxo-potea, mus eta briska txapelketak edota zumba egin zituzten, besteak beste.
Argazkiak: Delikako Jai Batzordea