Amurrioko EH Bilduk txabolak eta estalpeak eraikitzeko ordenantza bat egitea eskatu dio Udalari

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 2a, 14:02

Amurrioko EH Bilduko zinegotziak. / Aiaraldea

Nekazari ez profesionalak babesteko araudia exijitu diote Udalari.

Amurrioko EH Bilduk ohar bidez azaldu duenez,  mozio baten bitartez Amurrioko Udalari zortzi hilabeteko epean txabolak eraikitzeko ordenantza bat egin dezan eskatu dio. Amurrio, administrazio-batzarrekin batera, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ugari dituen ingurune naturala da.

Koalizioaren arabera, herrian badaude landa inguruneaz gozatzen duten eta lurzoru urbanizaezinak beren aisialdirako eta ongizaterako erabiltzen dituzten bizilagunak, baina modu ez profesionalizatuan. Adibidez, lurraren luberritzea laborantza ezberdinetarako edo animalia txikiak hazteko. 

Txabolak behin-behineko eraikin txikiak dira eta nekazaritzako zereginetan lanabesak gordetzeko laguntzen dute. Gainera, nekazaritzarako erabilgarriak dira eta etxeko animalia txikiak edo baserriko animaliak gorde daitezke. “Profesionalizatu gabeko nekazaritza jarduerak, arazoak izaten ditu nekazaritzarako lanabesak gordetzeko edo animalia horiei babesa emateko. Kasu gehienetan, indarrean dagoen araudiak ez dituelako onartzen, nekazari ez profesionalak ere babestea garrantzitsua dela uste dugu.” dio EH Bilduk.

Txabolak eraikitzeko baimena izatea garrantzitsua da, baina eraikuntza hauek irizpide espezifiko batzuk izan behar dituztela argudiatu dute. “Ordenantza honen bitartez arazo hau konponduko litzateke eta legearen barruan eraikiko lirateke”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide