ZARAOBE SASKIBALOI KLUBA

“Talde osoak lan bikaina egin du hasieratik amaierara”

Naia Vallejo Torres 2024ko uzt. 6a, 07:00

Zaraobe Saskibaloi Klubeko gizonezkoen Junior taldeko kidea da Asier Pinedo Sanchez. / Aiaraldea.eus

ASIER PINEDO SANCHEZ (Amurrio, 2007) Zaraobe Saskibaloi Klubeko gizonezkoen Junior taldeko kidea da. Berak eta bere taldekideek Euskal Liga A-2 irabazi dute.

Nola bizi izan duzue denboraldi hau?

Denboraldi hau izugarria izan da. Talde osoak lan bikaina egin du hasieratik amaierara eta disfrutatu dugu. Taldean ondo pasatzea eta elkarrekin gozatzeko aukera izatea oso garrantzitsua izan da, urte asko daramatzagu elkarrekin jokatzen eta ondo ezagutzen dugu elkar.

Nolakoa izan da ibilbidea txapelketa irabazi arte?

Ibilbidea ez da batere erraza izan. Arabako Ligan hasi ginen eta partidu bat galdu genuen. Horren ondorioz, bigarren postuan amaitu genuen. Final four-ean finalaurrekoa irabazi eta finala galdu genuen. Baina, huts egin arren, Euskal Ligako bigarren mailara ailegatu ginen. Euskal Ligan primeran hasi ginen eta txapeldunak izan ginen azkenaurreko jardunaldian.

Ospetsu egin den oihu berezi bat duzue, ezta? 

Bai, aurreko urtean “1,2,3 Burgos!” oihukatzen hasi ginen eta, ikusita gure denboraldia ondo zihoala, aurten mantentzea erabaki genuen. Denboraldi honetan gure helburu nagusia lortzeak eta Burgoseko partidu bat ikustera joateak berezia bihurtu dute oihua.

“Belaunaldi oso onak datoz eta norabide onean goaz Zaraobe Saskibaloi Klubean”

Zuen ustez zein izan da titulu hau lortzeko sekretua?

Hau lortzeko hainbat gauzek izan dute eragin handia. Alde batetik, taldearen garrantzia dago, lagunak garelako eta urte asko daramatzagulako elkarrekin jolasten. Bestalde, talde entrenamendu serio baina, aldi berean, dibertigarriak egin ditugu denboraldian zehar.

Hurrengo denboraldira begira, zeintzuk dira dituzuen asmo eta erronkak?

Taldeko gehienek taldea utzi behar dute, adina dela eta. Baina hurrengo urtean jarraituko dutenak ahaleginduko dira maila mantentzen, Euskadiko talde onenen kontra jokatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide