2021eko abenduan hasitako prozesua amaitu dute, 56 plazako aparkalekua eraikiz Amurrioko epaitegiaren alboan, horietako bi mugikortasun arazoak dituzten lagunentzat.
Duela bi urte eta erdi Eusko Jaurlaritzak 1.900 metro karratuko lursaila laga zion Amurrioko Udalari azpiegitura hori prestatzeko eta aste honetatik aurrera erabili daiteke.
Hori bai, bertan instalatu dituzten elektrolidengiak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko balio dutenak, ez daude funtzionamenduan oraindik.
Argazkiak: Asier Mardones