Amurrio Ferrocarril konpainiak 57 urteko langile bat kaleratu duela salatu du enpresa batzordeak

Erredakzioa 2024ko uzt. 4a, 21:59

Amurrio Ferrocarril enpresan piztu da gatazka. / Aiaraldea.eus

Sindikatuek adierazi dute enpresako zuzendaritza eta mutua daudela kaleratzearen arduraren atzean eta modu horretan apurtzen ari direla orain arteko elkarrizketan oinarritutako harremana konpainia eta langileen artean.

Amurrio Ferrocarrileko enpresa batzordeak oharra plazaratu du jakinarazteko konpainiak 57 urteko langile bat kaleratu duela; hau da, adin zaurgarrian dagoen behargina.

Egoera horren testuingurua azaldu dute sindikatuek: "Enpresan, azken hilabeteotan, langile guztiengan haserrea eta mesfidantza sortzen ari diren hainbat praktika ikusten ari gara. Tramiteak oztopatzetik, AFEko langileek eskuratutako eta onartutako eskubidearekiko izaera atzerakorra duten lege-alderdiak berrinterpretatzeraino. Baita mutualitatetik jasotzen ari diren tratuagatik ere, langileengan nahigabea oso handia delarik".

Hain zuzen, batzordeak adierazi du Amurrio Ferrocarril eta mutua direla kaleratzearen arduradun nagusiak: "Ez dakigu berez edo enpresak eskatuta, baina, kaleratutako langilearekin, historia luzea eta oso desatsegina gertatu izan da enpresaren eta mutualitatearen partetik".

Gauzak horrela, sindikatuek aldarrikatu dute neurri traumatikoetara jo ordez, elkarrizketaren bidea hartu behar dela gertatutakoa konpontzeko: "Langilea berriz onartzeko eskatzen dugu, eta enpresak dinamika murriztaile eta ez oso bideratzaileak bertan behera uztea; dinamika horrek arazoak eta gatazkak besterik ez ditu sortuko, alderdi guztientzat batere onuragarriak izango ez direnak".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide