Hiru egunez ospatuko dituzte Tertangako jaiak, uztailaren 10etik 13ra

Erredakzioa 2024ko uzt. 8a, 12:00

Iaz ere musika izan zen nagusi Tertangako festetan. / Aimar Gutierrez Bidarte

Datorren asteko asteazkenetik larunbatera luzatuko dira aurtengo Tertangako jaiak, uztailaren 10etik 13ra, hain zuzen ere. Jaiak ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte eta musika-giroa izango da nagusi.

Uztailaren 10ean ekingo diete San Kristobalen omenezko jaiei. Horretarako, kanpai-errepika eta txupinazoa egingo dute 11:00etan. Meza, trikitilariekin kalejira eta tarta baten zozketa ere egingo dute egunean zehar.

Ostegunean, hilaren 11n, bola jokoa izango da ekintza nagusia eta opariak ere banatuko dituzte.

Ostirala izango da jaietako egun handiena eta musika eta jai giroa izango dira nagusi. Txosna 22:30ean irekiko dute, eta suziriak ere botako dituzte. Walter Ego taldea, Altxa Porru erromeria eta DJa egongo dira 23:00etatik aurrera.

Larunbatean, Jai Batzordeak antolatutako bazkari herrikoia egongo da, 14:30ean.

Honako hau da egitarau osoa:

Uztailak 10, asteazkena

11:00 // Kanpai-errepika eta txupinazoa.
12:00 // Zaindariaren omenezko meza.
13:00 // Trikitixa plazan Etxebarria Aita eta seme trikitilariekin.
13:30 // Tarta baten zozketa elizpean.
15:30 // Kalejira trikitixarekin herriko etxeetan zehar.

Uztailak 11, osteguna

12:00 // Meza handia eta aperitiboa.
18:00 // Herriko bola-tiroa, opari eta guzti.

Uztailak 12, ostirala

22:30 // Txosna irekitzea frontoian eta suziriak botatzea.
23:00 // Dantzaldia eta parranda: Walter Ego; Altxa Porru Erromeria eta DJ.

Uztailak 13, larunbata

14:30 // Bazkari herrikoia Jai Batzordearen eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide