Amurrioko Udalak "autonomo faltsuak" kontratatu dituela ebatzi dute epaileek

Aitor Aspuru Saez 2024ko uzt. 10a, 22:28

Gasteizko epaitegia, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Lan Arloko 3. zenbakiko Epaitegiak erabaki du Beharra enpresako langileek lan harremana dutela Amurrioko Udalarekin eta hortaz, autonomo faltsuak direla.

Lan Arloko 3. zenbakiko Epaitegiak berriki adierazi du bere iritzia Beharra enpresako hiru langilek egindako salaketaren harira, zeinean exijitzen zuten Amurrioko Udalarekin duten lan harremana aitortzea, hainbat urtez autonomo faltsuak izan direlako.

Izan ere, hiru behargin horiek aspaldidanik egiten dute lan Reforren, udal frontoian eta Mendiko Eskolan (batek 1992tik, eta besteek 2017tik eta 2018tik), Udalak azpikontratuta. Epaileak arrazoia eman die langileei partzialki eta frogatutzat eman du erakundearen eta Beharra enpresako kideen artean lan harremana zegoela. Halaber, adierazi du lan bera egiten duten udal beharginen baldintzak (soldata eta kategoria) izan beharko luketela.

Epaileak ez du onartu oinarrizko eskubideak urratu direnik, baina atea irekirik utzi du hiru salatzaileek kalte-ordainak exijitu ditzaten.

Amurrioko Udalak, bere aldetik, oharra zabaldu du aipatzeko ez dagoela ados epaiarekin, baina beteko duela. Dena den, tokiko erakundeak honakoa azpimarratu du: "Ebazpen judizialak argi eta garbi ezartzen du langileak ez direla Udaleko langile finkoak, mugagabe ez-finkoak baizik".

Hortaz, hau ondorioztatu du Udalak: "funtzio publikora sartzean berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-eskubideak errespetatzen direla bermatzeko, lanpostuetarako legezko deialdia egin beharko da, lan-eskaintza publiko baten bidez".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide