Leonardo Padura idazle kubatarrak Amurrio bisitatuko du, bere aita hangoa baitzen

Aitor Aspuru Saez 2024ko uzt. 19a, 08:00

Leonardo Padura agerraldi publiko batean./ Fronteiras do Pensamento / Greg Salibian

Vitoria-Negrasteiz eleberri beltzaren jaialdia amaitu bezain pronto bertaratuko da herrian.

Leonardo Padura idazle kubatarrak Amurrioko udalerrian bisita egingo du urriaren 7an. Izan ere, bere aitaren erroak Aiaraldeko toki horretan daude eta Vitoria-Negrasteiz jaialdiko gonbidatua izango dela baliatuta, Amurrio ezagutzeko txangoa egingo du.

Padura egile famatua da genero polizialean eta beltzan, Habanan girotutako hainbat eleberri idatzi baititu, zeinetan Mario Conde agentea den protagonista. Horrez gain, El hombre que amaba a los perros liburuak ere ospea eta aitortza zabala ekarri zion.

Izenburu horretan Ramon Mercader -Leon Trostkyren hiltzailea- espioi sobietarraren istorioa kontatu zuen. 2015ean Premio Princesa de Asturias saria jaso zuen bere ibilbideagatik.

Politikoki, Padura kritikoa da Kubako Gobernu komunistarekin, baina La Habanan bizi da.

Jaialdia Amurrion

Berez, jaialdiaren egitarau nagusitik kanpo bada, irailaren 26an izango da egitasmoaren lehen ekintza Amurrion, La Casonan, hain zuzen.

19:00etatik aurrera Vitoria-Negrasteiz aurkeztuko dute eta gero Haizea López, Laura Azcona, Vanesa de la Puente eta Jesús María Sáez idazleek mahai ingurua izango dute. Gero liburuen aleak sinatuko dituzte eta amaitzeko solasaldia eta dastatzearen txanda helduko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide