Muturreko beroak pertsonen osasunean, batez ere biztanleria zaugarriarenean, duen eragin negatiboa leuntzeko hainbat gune identifikatu ditu Amurrioko Udalak. Gauzak horrela, Amurrioko Babesleku Klimatikoen Sarea ezarri du, herritarrek horiek erabil ditzaten termometroek gora egiten duten egunetan.
Udalak adierazi duenez, honako gune hauek osatzen dute Amurrioko Babesleku Klimatikoen Sarea:
- Udal Liburutegia. Ordutegia: 9: 00etatik 14:00etara
- Kultur Etxea: Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Nagusien Etxea: Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
- Kiroldegiko hall-a.Ordutegia: 8: 00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
- Igerilekuak. Ordutegia: 10:30etik 20:30era ekainean eta irailean, eta 10:30etik 21:00etara uztailean eta abuztuan.
Igerilekuen sarrera dohainik izango da alerta laranja edo gorria dagoen egunetan 65 urtetik gorako pertsonentzat eta euren zaintzaileentzat, eta haurdun dauden emakumeentzat eta haien ardurapeko umeentzat.
Gainontzeko egunetan, eta gainontzeko erabiltzaileentzat, hainbat tarifa ezberdin daude, abonuaren eta eskatzailearen ezaugarrien araberakoak, eta hemen kontsultatu daitezke.
Amurrioko Udalak gogorarazi du gune horiek giro freskoan eta babestuan egoteko prestatuta daudela, eta beraz, pertsona guztiei gomendatzen zaie horiek erabiltzea, batez ere, talde zaurgarrienei, hala nola haurrei, adinekoei eta gaixotasun kronikoak dituztenei.