Gaur 14:30ean ezbeharra gertatu da A-624 errepidean, Lezama eta Amurrio artean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, auto batek eta kamioi batek talka egin dute.
Ondorioz, ibilgailu batek kalte handiak izan ditu. Hasieran, poliziak azaldu du, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu arren, ez dutela inor ospitaleratu, baina azkenean bi herritar eraman behar izan dituzte Galdakaoko ospitalera.
Kolpearen ondorioz koipea isuri da errepidean eta garbiketa lanak beharrezkoak izan dira.