Datorren abuztuaren 9an, ostirala, 9:30etatik aurrera eta izakinak amaitu arte, lore-banaketa berezia egingo da Juan de Urrutia plazan. Ekimen hau aurreko urteetan ikusitako arazoei erantzuteko sortu zela azaldu du Udalak; izan ere, “plazako lorazainetako loreak zapalduta eta oso egoera txarrean amaitzen zuten”.
Erakundeak aurten erabaki du egun horretan plazara hurbiltzen diren amurrioarren artean loreak banatzea. Horrela, loreen edertasuna zaintzeaz gain, ingurunearekiko errespetu eta kontzientzia handiagoa duen jai-giroa sustatu nahi dute.
Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekimen honetan parte hartzera eta "plazaren lore-edertasunaren zati bat beren etxeetara eramatera".