
Zein da jaietako egunik onena?
Nire ustez, egunik onena karroza eguna da, uda osoan zehar egun hori prestatzen dugulako eta kuadrila guztiak batera gaudelako.
Egitarauko zer ekintzetarako zaude gogotsuen?
Goitibera probatzeko gogotsu gaude, aurten zerbait berria delako eta Amurrioko jaietan ez delako inoiz egin.
Zergatik erabaki zenuen Trot-Art kuadrillan sartzea?
Txikitatik gurasoek jantzi nautelako kuadrillako jantziarekin.
Zeri buruzkoa izango da aurten zuen karroza? Zergatik gai hori?
Barbie izango da, iazko jaietako azken egunenan otu zitzaigulako eta gai honek aukera ematen dielako pertsona guztiei nahi dutena izateko.
Zein uste duzu izango dela txosnetan gehien entzungo den abestia?
Potra salvaje abestia izango dela uste dut.
Zerk egiten ditu Amurrioko jaiak berezi?
Azken eguneko karrozek egiten dituzte berezi.