"Euskararen alde boga egingo dugu gurdian"

Erredakzioa 2024ko abu. 7a, 13:00

LUKEN ALAVAk, Herriarenak kuadrillako ordezkariak, eta AMAIUR PIKATZAk, kuadrilla horretako kide batek, aurtengo Amurrioko jaiei buruzko zertzelada batzuk eman dizkigute.

Hona hemen Luken Alavari egindako elkarrizketa:

Zein da jaietako egunik onena?

Nire jaietako egunik gogokoena kuadrillena da, uste dudalako egun egokiena dela kuadrillarekin egon eta egun osoaz gozatzeko. 

Egitarauko zer ekintzetarako zaude gogotsuen?

Jaietatik ilusio gehien egiten didana ez da egitarauan egon daitekeen ekintza zehatz bat, baizik eta egun osoa egon ahal izatea kanpoan, lagunekin.

Zergatik erabaki zenuen Herriarenak kuadrillan sartzea?

Uste dut kuadrilla barruan dagoen giro osasuntsu eta politagatik. Uste dut elkarlan handia sortzen dela kuadrilla barruan eta ekintza guztiak egiten direla guztien artean. Denon presentzia da garrantzitsua eta, alde horretatik, oso talde polita da. Horrez gain, iruditzen zait kuadrilla honek ekarpen oso garrantzitsuak egiten dituela bai herriaren alde eta baita, kasu honetan, jaien alde, Jai Herrikoien aldeko egitaraua betetzen, adibidez.

Zeri buruzkoa izango da aurten zuen karroza? 

Gure aurtengo gurdia itsasontzi bat izango da, eta horrekin transmititu nahi dugun mezua da euskararen alde arraun edo boga egin nahi dugula. Gure helbururik garrantzitsuena izango da Aiaraldea Komunikabideak euskararen alde egiten duen ekarpena nabarmentzea.

Zein uste duzu izango dela txosnetan gehien entzungo den abestia?

Espero dut Potra salvaje ez izatea (barreak), jada nahiko nekatua bainago abesti horretaz. Belgorriko kide izanda ilusio handia egingo lidake txosnetan gure taldeko abestiren bat entzun ahal izatea, Neguko Otsoak kasu. 

Zerk egiten ditu Amurrioko jaiak berezi?

Urtean behin sortzen dela aitzakia egunerokoan ikusten ez dituzun pertsona askorekin topatzeko. Gainera, jaietako giro horretan beti daude hainbat ekintza adin guztientzat, eta uste dut badela astebete zeinetan herri guztia kalean dagoen eta harreman osasuntsuan sortzen diren adin ezberdinetako pertsonen artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide