Zein da jaietako egunik onena?
Jaietako egunik onena karrozena da, hilaren 16a. Izan ere, hilabete bat baino gehiagoz karroza egiteko lanean aritu ondoren, guztion ahalegin eta lanaren ondoren gozatzeko eguna da kuadrilla osoa.
Egitarauko zer ekintzetarako zaude gogotsuen?
Kuadrillen bazkaria eta kaleko poteoa dira gehien gustatzen zaizkidan jarduerak, kuadrilla guztietako pertsona guztiak elkarrekin egoteko unea delako eta oso ondo pasatzen dugulako.
Zergatik erabaki zenuen Dantza Lagunak kuadrillan sartzea?
Nire aita eta bere familia beti izan dira kuadrilla honen parte, bizitza osoa, eta tradizioa jarraitzeagatik erabaki nuen sartzea.
Zeri buruzkoa izango da aurten zuen karroza? Zergatik gai hori?
Gure karrozaren gaia Hard Rock Las Vegas izango da. Kuadrillako batzuk aspalditik nahi zuten gaia da, eta ni gitarra-jotzailea eta rock-zalea naizenez, ez zegoelako urte hoberik hori egiteko.
Zein uste duzu izango dela txosnetan gehien entzungo den abestia?
Ba ez dakit zein esan, baina ziur nago talde ospetsuren baten eta etengabe entzuten ari den abestiren bat izango dela.
Zerk egiten ditu Amurrioko jaiak berezi?
Jendearen arteko giroak eta kuadrillen arteko loturak, eta baita kuadrillen artean karroza egiten bizi ditugun uneak ere, uda erdia jaien aurretik.